- 2018tik lehen hiruhilekoan argitaratzen dira aurreko urtean izendatutako edo kargutik kendutako goi-kargudunen ondasunak
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Gobernuak gardentasunarekin eta egungo araudia gauzatzearekin duen konpromisoaren barruan, gaur argitaratuko ditu 2018tik urtero bezala goi-kargudunen ondare-datuak (gogoratu behar da 2014tik eta PSOE Gobernura iritsi arte informazio hori argitaratzeari utzi zitzaiola).
Irailaren 28ko 1208/2018 Errege Dekretuak, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legearen atariko titulua, II. titulua eta III. titulua garatzen dituen erregelamendua onartzen duenak, 13.4 artikuluan xedatzen du ezen, urte natural bakoitzaren lehen hiruhilekoan, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko direla aurreko urtean karguaz jabetu diren edo kargua utzi duten goi-kargudunen ondasunen, eskubideen eta betebeharren aitorpenak.
Ondorioz, hiruhilabetea amaitu baino lehen Estatuko Administrazio Orokorreko goi kargudunen ondasun aitorpenen laburpenak argitaratu behar dira
Ez dira goi-kargudunek egiten dituzten ondasun-adierazpen luzeak; aitzitik, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen 3/2015 Legeak eskatzen duen moduan, hau baino ez da argitaratzen: “goi-kargudunen ondare-egoerari buruzko adierazpen bat, haien kokapenari buruzko datuak alde batera utzita, eta titularren pribatutasuna eta segurtasuna zainduta”.
2020an izandako kargu-hartze eta kargu-uzteen datuak baino argitaratzen ez direnez, ez dira agertuko Gobernuko kide berrien datuak, ezta 2021ean kargua hartu duten gainerako goi-kargudunenak ere.