MUFACEko funtsezko kolektiboei eragiten die
Madrilen, 2021eko martxoaren 16an.- Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluak (CISNS) AstraZenecak garatutako koronabirusaren aurkako txertoa bi astez eteteko erabakia hartu zuen atzo, gaurtik (martxoaren 16a, asteartea) aurrera.
Neurriak Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorreko (MUFACE) funtsezko kolektiboei eragiten die, hala nola, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei, Poliziari eta espetxeetako funtzionarioei.
MUFACEk gogorarazi du Espainian egiten ari diren txertaketa kanpaina integralean Mutualitatearen funtzioa osasun publikoko agintariekin elkarlanean aritzera mugatzen dela, kolektiboaren datuak emanez. Txertaketarako planifikazioa eta hitzorduak autonomia-erkidego bakoitzean egiten dira, txertaketa orokorreko estrategiarekin bat etorriz.
Autonomia-erkidegoek, AstraZeneca txertoaren aldi baterako etetearen arabera, zehaztuko dute zein den planifikaziorik egokiena txertoa ahal denean administratzeko.
CISNSek hartutako erabakia, EBko beste herrialde batzuek hartutakoaren antzeko neurria, Osasun Ministerioak eskuragarri duen informazioan kontsulta daiteke.