Espainiako Gobernuak 37 milioi euro eman dizkio guztira Kataluniako Generalitateari, aurtengo urtarrilean ‘Gloria’ depresioak eta 2019ko urrian erregistratutako Goi Mailako Depresio Isolatuak (DANA) eragindako kalteak arintzeko laguntza gisa.
Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak eta Merixell Budó Generalitateko Presidentetzaren kontseilariak akordioa sinatu dute Bartzelonan, eta, horri esker, Ministerioak tokiko erakundeek eta udalek aurkeztu dituzten birgaitze-proiektuen kostuen % 50 ordainduko du; guztira, 74,2 milioi euroko balioa zenbatetsi da.
Hitzarmen espezifiko horri esker, Kataluniako Generalitateari ere ahalmena ematen zaio diru-laguntzak berak kudeatzeko, bai deialdiari eta instrukzioari dagokienez, bai ebazpenari, ordainketari eta kontrolari dagokienez, bai dagozkien prozeduren erregulazioari dagokionez.