Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak dagoeneko onartuta dauden laguntzen balantzea aurkeztu du, bai eta Gaztela eta Leongo toki-erakundeei emango zaizkien laguntza berrien zenbatespena ere, beren lurraldeko hainbat puntutan azken bi urteetan izandako ekaitzak eta beste egoera katastrofiko batzuk direla eta. Onartutako laguntzak 893.962,55 eurokoak dira, eta beste hondamendi batzuengatik aurreikusitako diru-laguntzak, orain izapidetzen ari direnak, 3.166.984,77 eurokoak.
Carolina Dariasek prentsaurrekoa eman du Gobernuak Gaztela eta Leonen duen Ordezkaritzan, eta gogorarazi du administrazio publiko guztiek pandemiaren aurkako borrokan duten konpromisoa eta Osasunaren Lurralde arteko Kontseiluak adostutako neurriak “Gabon desberdin” batzuetarako. Era berean, FEMPren eta Gobernuaren Ordezkaritzen lana baloratu du, “pandemiaren une kritikoenetan tokiko erakundeen erreferentzia zuzena bihurtu baitira”, azpimarratu du.