Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro Carolina Darias Tenerifeko erakundeetako ordezkariekin bildu da, “2020ko otsailaren 23an Santa Úrsula, La Orotava eta La Guancha udalerrietan izandako suteak eragindako kalteak konpontzeko Espainiako Gobernuak martxan jarri dituen laguntzak udalbatzekin partekatzeko”.
Kabildoko presidente Pedro Manuel Martinekin egindako bileran izan dira, besteak beste, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkari Francisco Hernandez Spínola eta Gobernuak Kanarietan duen ordezkari Anselmo Pestana.
Ministroa Santa Ursulara ere joan zen, 2020ko otsailean Tenerife uhartean izandako suteek gehien kaltetutako herrietako batera. Bertan udal korporazioko ordezkariekin bildu zen eta inguruan izandako kalteen berri eman zioten.