Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko estatu-idazkariak, Francisco Hernández Spínola jaunak, Ministerioaren ildo estrategikoak aurkeztu ditu. Hauek dira ildo estrategiko horiek: lurralde-lankidetza eta -kohesioa sustatzea, elkarrizketaren eta adostasunen bilaketaren bidez, eta administrazio publikoak modernizatzeko beharrezkoak diren erreformei ekitea.
Dionisia Manteca Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko idazkariordeak helburu hauek azpimarratu ditu: administrazio publikoak modernizatzea, Estatuaren presentzia bultzatzea lurraldean, Estatuko Administrazio Orokorraren mutualismoaren sistema egoki hornitzea eta langile publikoen prestakuntza eta hautaketa balioan jartzea.
Kongresuko Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Batzordean sailak 2021erako izango dituen aurrekontuak azaltzeko agerraldien harira etorri dira hitzaldiok.