Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa Toki Administrazioko Batzorde Nazionalaren (CNAL) bideokonferentzia bidezko bileraren buru izan da, Maria Jesus Montero Ogasun ministroarekin batera. Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren (FEMP) ordezkaritzaren buru Abel Caballero presidentea izan da.
Bileran zehar, Monterok 2020rako eta 2021erako arau fiskalak bertan behera uzteak tokiko erakundeentzat ekarriko dituen ondorioak adierazi dizkie udalerrietako ordezkariei.
Bestalde, Carolina Darias ministroak osasun-krisiak eragindako ondorioen aurrean toki-erakundeek duten zeregina aitortu du, herritarren eskaerei erantzuteko lankidetza- eta kogobernantza-esparruak indartuz, pandemiaren aurka borrokatzen jarraituz eta gure herrialdearen berreskuratze- eta eraldatze-agertokian batera jardunez.
“FEMPrekiko harremana garrantzitsua izan da denbora horretan, eta lankidetza estuak jarraitzen du arau-esparruetan, hala nola Udalerri Txikien Estatutua egiteko elkarlanean, edo Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko eta Osasuneko ministerioek FEMPrekin COVID-19arekin lotutako gaietan duten lankidetza bizian”, berretsi du ministroak.