Carolina Darias Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak eta Salvador Illa Osasun ministroak Estatuaren eta Madrilgo Erkidegoaren arteko koordinaziorako COVID-19 Taldearen lehen bilera egin dute, Ignacio Aguado Madrilgo presidenteordearekin eta Enrique Ruiz Escudero Osasun sailburuarekin batera.
Astean behin egingo den topaketa horren helburua da Espainiako Gobernuak eta Madrilgo Erkidegoko Gobernuak pandemiaren aurkako erantzuna koordinatzea eta planifikatzea. Madrilgo Erkidegoaren egoitzan Ayusorekin bildu ostean, Sanchezek azpimarratu du taldeak koordinazio printzipio baten pean funtzionatuko duela, Espainiako Gobernuak erkidegoen eskumen esparrua errespetatzeko duen borondateagatik.