Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa, Maria Jesus Montero Ogasun ministroarekin batera, Espainiako Gobernuak FEMPrekin sinatutako akordioa La Moncloan egindako ekitaldian izan da, udalei COVID-19aren ondorioei aurre egiteko baliabide gehiago izatea ahalbidetuko diena.
Akordioa Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Abel Caballero Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko (FEMP) presidenteak sinatu dute.
Hitzarmen horrek ekarriko dituen onuren artean, honako hauek nabarmentzen dira:
5.000 milioi euroko funtsa udalentzat, 2020. eta 2021. urteetan gauzatzekoak.
Gastu-araua etetea 2020. urterako; neurri garrantzitsua da, udalen diru-sarreren beherakada dela-eta.
275 milioi euroko funts gehigarria, handitu daitekeena, udal-titulartasuneko garraio publikoko zerbitzuen defizita konpentsatzeko.
Metatutako geldikinak Ogasunari lagatzea, 2022tik aurrera udalei itzultzeko, hamar urteko epean.
Aurreko ekitaldian sortutako superabitaren kontura finantzarioki jasangarriak diren inbertsioak egiteko luzapenaren 2020ra luzatzea.