Gobernuak Toki Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasun Legea indargabetzeko hartutako konpromisoa nola beteko duen galdetuta, Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak berretsi egin du Gobernuaren "lehentasunezko helburua" dela araudi berri bat onartzea, "udalei galdutako tokiko autonomia berreskuratzea ahalbidetuko diena".
Halaber, Espainiako Gobernuak eta FEMPek LRSAL legea aldatzeko dagoeneko egindako lanak aintzat hartu ditu, eta "araudi berri" bati ekiteko talde parlamentario guztien adostasuna eskatu du.