Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro Carolina Dariasek eta Administrazio Publikoetako Negoziazio Mahai Orokorreko ordezkari sindikalek enplegu publikoaren arloko ibilbide-orri bat ezartzea adostu dute, eta lan-egutegi bat zehaztu dute, Enplegu Publikoa Hobetzeko II. Akordioaren jarraipena egiteko, beharrezkoak diren lege-aldaketak egiteko, hala nola Estatuko Administrazio Orokorraren Funtzio Publikoaren Legea edo Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutua, eta COVID-19 osasun-krisiak sortutako akordio berri bat aztertzeko.
Ministroarekin batera, Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, bileran izan dira Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkari Francisco Hernández Spínola, Funtzio Publikoko idazkari nagusi Javier Rueda eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Isabel Borrel. Administrazio Publikoetako Negoziazio Mahai Orokorreko sindikatuak, FSC-CCOOko idazkari nagusi Jose Fernandezek, FSP-UGTko idazkari nagusi Julio Lakordiak, CSIFeko lehendakari Miguel Borrak, CIGeko Xesus Bermellok eta ELAko Igor Eizaguirrek ordezkatu dituzte.