Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak administrazio-kargak murrizteko hitzarmenak sinatu ditu enpresaburuekin, autonomoekin eta minusbaliatuekin, ekintzaileen lana errazteko eta oztopo burokratikoak eta Estatuko Administrazio Orokorrarekiko harremanetako eragozpenak desagerrarazteko.
Horrela, Estatuko Administrazio Orokorrak (EAO) gizarte- eta enpresa-sektoreak administrazio-kargak murrizteko politikan aktiboki parte hartzea bultzatzen du, ordezkagaitasun handiena duten erakunde eta elkarteekin hitzarmenak sinatuz.
Hitzarmen horien helburu nagusia adierazi du Carolina Darias ministroak: “Beharrezkoak ez diren betebeharrak ezabatu, edo datuak eskatzeko maiztasuna murriztu, edo eskaeren, komunikazioen eta gainerako dokumentuen aurkezpen elektronikoa erraztu. Hitzarmen horiek “administrazio-kargak” deiturikoak murrizten lagunduko dute.