Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa bideokonferentzia bidez bildu da gaur, astelehena, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarekin, Valeriano Martínez Galiziako Ogasuneko kontseilariarekin eta Rita Camblor Asturiasko Lehendakaritzako sailburuarekin, azken hilabeteetan Funtzio Publikoaren arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoetako sailburuekin izango dituen topaketen barruan, eta gai komunen kudeaketan eta gobernantzan aurrera egiteko, besteak beste.
Bihar, asteartea, ministroa Elias Bendodo Andaluziako Presidentetza, Administrazio Publiko eta Barne kontseilariarekin bilduko da arratsaldean; ondoren, Gabriela Bravo Valentziako Erkidegoko Justizia, Barne eta Administrazio Publikoko kontseilariarekin; eta, azkenik, Paula Fernandez Viaña Kantabriako Presidentetza, Barne Justizia eta Kanpo Ekintzako kontseilariarekin.