Alarma-egoera indarrean jarri aurretik aldi baterako ezintasun-egoeran dauden funtzionario mutualistek, bajaren 4. hilabetea epe horretan hasten badute, subsidioa eskatu behar diote MUFACEri, hiru hilabete igaro ondoren, dagokion langile-organoaren ordainsari osoak jasotzeari uzten baitiote.
Gaur egungo salbuespenezko egoeran, ez medikuek, ez MUFACEren bulegoek, ezta lantokietako langile organoek ere ez dute normaltasun osoz lan egiten. Beraz, eta iraupen luzeko baja egiaztatuta duten mutualistei kalte ekonomikoak saihesteko, proposatzen da langile-organoek ordaintzen jarraitzea, bajaren 4. hilabetera iritsi ez balitz bezala.