Estatuaren eta Euskadiren arteko Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak akordio garrantzitsuak lortu ditu 2017ko eta 2018ko ekitaldiei dagokien kupoaren eta 2019ko behin-behineko likidazioaren arloan. Horrez gain, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Legearen inguruko hainbat gai jorratu ditu, hala nola, zor eta defizit helburuak,
Estatuaren izenean Maria Jesus Montero Ogasun ministroa, Ines Maria Bardon Estatuko Ogasun idazkaria eta Maria Jose Gualda Aurrekontu eta Gastuetako Estatu idazkaria izan dira. Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren izenean, Francisco Hernandez Spínola Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkaria eta Miryam Alvarez Lurralde Koordinaziorako idazkari nagusia izan dira bertan.
Gaur sinatutako akordioak 2017-2018 ekitaldiko behin betiko kupo likidoa eta behin betiko konpentsazio finantzarioak jasotzen ditu, 1.214,2 eta 1.341,1 milioi eurokoak, hurrenez hurren. 2019rako behin-behineko kupo likidoa eta behin-behineko finantza konpentsazioak ere onartu dituzte, 1.353 milioi euro, alegia.
Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Egonkortasuneko helburuen inguruko konpromisoak ere finkatu ditu, eta 2020-2023 aldirako aurrekontu-orekakoak izango dira.