Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa, bere saileko ordezkariekin batera, Gaztela eta Leongo Presidentzia Kontseilaritzako ordezkaritza batekin bildu da, Angel Mariano Ibañez bere kontseilaria buru zela, Gobernuak Gobernu autonomikoarekin dituen harremanetako gai nabarmenei buruz hitz egiteko.
Ministroak eta kontseilariak hainbat gai aztertu dituzte, hala nola, autonomia finantziazioaren erreforma, Gaztela eta Leonen berezitasuna bere hedaduragatik eta duen toki erakunde kopuru handia, erronka demografikoa, funtzio publikoa eta Valladoliden egingo den hurrengo topaketan jorratuko dituzten beste gai batzuk.
Hala, Carolina Darias ministroak autonomia-erkidego guztietako ordezkariekin izango dituen aldebiko bilerak hasiko ditu, Gobernu honen lan-helburuak ezartzen dituen elkarrizketa- eta lankidetza-konpromisoaren barruan, eta harreman adeitsuen esparruan, leialtasun instituzionalarekin, zerbitzu publikoak indartzen jarraitzeko eta herritarren mesedetan.