Ministro Kontseiluak errege lege-dekretu bat onartu du sektore publikoko ordainsarien 2020ko igoerari buruz, funtzio publikoaren arloan sindikatuekin hartutako konpromisoekin bat etorriz.
2020rako ordainsarien igoerak honako aurreikuspen hauek ezartzen ditu:
- Langile publikoen ordainsarietan %2ko igoera finkoa, urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
- Hazkunde aldakorra, 2019ko BPGren hazkundearen araberakoa, %1eraino irits daitekeena
- Aurrez ezarritako zenbatekoak alde batera utzita, soldata-masa %0,30 igotzea baimendu ahal izango da, produktibitatea edo efizientzia hobetzeko plan edo proiektuak ezartzeko funts gehigarri gisa, beste neurri batzuen artean, negoziazio kolektiboa egin ondoren.
Errege Lege Dekretuaren kostua 3.212 milioi eurokoa izango dela kalkulatzen da.