Joan edukira

Kontsulta bat onartu dut eta azkenean ikusten dut ez dela nire eskumenekoa. Zer egingo dut?

09/09/2009

(aldatua IMI v7-ren berrikuntzetara egokitzeko)

Agintari batek kontsulta bat onartzen duen bakoitzean, jasotako galdetegi osoari erantzuna emateko ardura hartzen du. Horregatik, garrantzitsua da, kontsulta bat onartu aurretik, jasotako galderak berrikustea, agintaritza egokia garela berresteko (ez bagara, beste agintari edo koordinatzaile bati ‘bidali’ -birbidali).

Hala eta guztiz ere, gerta daiteke kontsulta bat onartu ondoren erantzuna ematerik ez izatea. Jasotako multzoko galderaren bati erantzuteko informaziorik ez badugu, kontsulta zatikatu egin behar da. IMIk galdera-azpimultzo bat hautatzeko eta beste agintaritza batera eramateko aukera ematen du.

Ikusten badugu ez garela inola ere agintaritza egokia, kontsulta osoa beste agintaritza bati bidal diezaiokegu. Bidalketa hori kontsulta onartu dugunean ere egin daiteke).