- Estatuko Administrazio Orokorrak arlo honetan hartutako neurriak betearaztea bultzatzea.
- Estatuko Administrazio Orokorrak hartutako neurrien aldizkako azterketa eta jarraipena egitea.
- Gobernuari txostenak egitea aldizka, egindako jardueren eta lortutako emaitzen inguruan, bai eta agindutako eginkizunak egoki betetzeko beharrezkotzat jotzen dituen proposamen guztiak egitea ere.
- Ministerioetako departamentuei, Estatuaren Administrazio Orokorraren mendeko entitateei eta Gobernuak Kanarietako Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzari beren eginkizunak betetzeko behar duten informazio guztia eskatzea, eta horretarako behar diren bilerak egitea.
- Estatuko Administrazio Orokorraren eta Kanarietako administrazio publikoen arteko koordinazioa bultzatzea.
- Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Memoria Demokratikoko ministroari laguntzea La Palmako uhartea berreraikitzeko, berreskuratzeko eta laguntzeko Batzorde Mistoaren presidentekidetzari dagozkion funtzioak betetzen.
- Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Memoria Demokratikoko Ministerioaren ordezkari gisa, La Palma uhartea berreraikitzeko, berreskuratzeko eta laguntzeko Batzorde Mistoaren talde teknikoaren saio eta lanetara joatea.
- Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Memoria Demokratikoko Ministerioko titularrak esleitzen dizkion beste eginkizun guztiak.