Hogeita Hamar Metroko Teleskopioa (TMT) La Palman kokatzeari buruzko azken erabakia Nazioarteko Partzuergoaren esku dago orain, administrazio publikoek bere zatia osatu ondoren. Komisarioak oso positibotzat jo du bultzada hori; izan ere, La Palmak aparteko baldintzak ditu behaketa astronomikorako, eta Kanariar Uharteek esperientzia, potentziala eta kokapen exepzionala dute. Gainera, ekarpen nabarmena egiten dio uhartearen berreraikuntzari, zeinak inpaktu luzeko proiektu estrategikoen alde egiten baitu, zientziaren garapenaren ehuneko handi bat barnean hartzen duen ekonomia-eredu egonkor bat ezartzen laguntzeko.