Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Ángel Víctor Torres buru izan da gaur, San Martín del Rey Aurelion (Asturias), Adrián Barbón Printzerriko presidentearekin eta Fernando Martínez Memoria Demokratikoko estatu-idazkariarekin batera, gerra eta diktadura frankistaren biktima izan diren langileei Aintzatespen eta Erreparazioko 70 adierazpen emateko ekitaldian.
Torres ministroak nabarmendu duenez, omenaldi honen bidez, zor bat kitatzen da langile guztiekin, “haien historiak isilarazi eta ezkutatu egin baitziren, baita beren etxeetan bertan ere, beldurrak harrapatuta”, hainbat urtez.
Adierazpena jaso duten biktimen artean, igeltseroak, erizainak, bizarginak, jornalariak eta dendariak daude, baina, batez ere, meatzariak. Kolektibo horretan gelditu nahi izan du Angel Victor Torresek. “Frankismoaren egitura gogorra zulatu zuten, greba eta manifestazioekin, totalitarismoari aurre egin zioten pertsona eta erakunde guztientzako eredu eta inspirazio”.
Ministroak eskerrak eman dizkie biktimei eta haien senideei euren sakrifizioagatik, “orain garen herria” eraikitzen lagundu dutelako, eta askatasunen defentsan ez etsitzeko deia egin du, “autoritarismoaren jarrera politiko nostalgikoek” aurrera egin dutela ikusita.