Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Ángel Víctor Torres izan da Memoria Demokratikoko Lurralde Kontseiluaren buru, eta bertan onartu da, aurkako botorik gabe, 2024ko funtsak banatzea, autonomia-erkidegoek eta hiri autonomoek Espainiako gerran eta diktadura frankistan desagertutako pertsonak lokalizatzeko, hobitik ateratzeko eta identifikatzeko lanekin jarrai dezaten. Aurrekontu-sail horiek ere lurperatze-lekuen zabalkunde eta duintze lanetara bideratuko dira.
Gobernuak, gainera, Memoria Demokratikoko programetan parte hartzen duten autonomia-erkidegoen esku jarriko du DNA profilak integratuko dituen sistema informatiko bat, hobitik ateratako gorpuzkiekin identifikazio eta bilaketa sistematikoak egin ahal izateko.
Bileran parte hartu dute Lurralde Politikarako Estatu idazkari Fernando Martinezek eta memoria demokratikoan eskumenak dituzten autonomia erkidego eta hiri autonomoetako ordezkariek.