Angel Victor Torresek Gernikan duela 87 urte gertatutakoa “diktadurak isilarazi ez ezik, gezur eta zurrumurru kolosal bilakatu zela” aipatu du, frankismo garaian zabaldutako bertsioari erreferentzia eginez: biztanleak eurak izan zirela euren etxeak erre zituztenak. “Gaur, egiak demokrata guztien onarpena merezi du. Demokraziaren, askatasunaren, egia berreskuratzeko eta biktimei aitortza egiteko ekitaldi batean gaude”.
Fernando Martinez Estatu idazkariarekin batera, Gernika-Lumoko aireko erasoaren 87. urteurrena ospatzeko ekitaldietan izan da, Bakearen Aldeko Gernika Sarien banaketan izan da Bakearen Aldeko Borrokalariak eta Mediterraneoko Justuak elkarteen alde, bonbardaketatik bizirik atera zirenekin topaketa “berezia eta emozioz betea” izan du eta, azkenik, lore-eskaintza batean parte hartu du biktimen alde.