Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritza, Madril
Fernando Martínez Memoria Demokratikoko estatu-idazkariak bilera bat izan du Francisco Aldecoarekin, Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseilu Federaleko presidentearekin, eta bi erakundeen arteko lankidetza-bide posibleak aztertu dituzte, Municheko Contubernio izenaz ezagutzen denaren 60. urteurrena ospatzeko; 2022ko ekainaren 4an, 5ean eta 6an izango da.
Munichen egin zen 1962ko ekainaren lehen egunetan Europako Mugimenduaren IV. Kongresua. Bilera horretan Espainiako ehun politikari baino gehiagok parte hartu zuten, barne zein erbesteko erregimen frankistaren aurkako joera guztietako politikariak, eta hori izan zen Gerra Zibilaren ondoren erregimen frankistaren aurkako oposizioak diktaduraren aurka batzeko emandako lehen pausoa. Arriba egunkari falangistak bilera hura "Espainiaren aurkako kontubernio zikina" zela esan zuen, eta hortik datorkio ordutik duen izena.