Erakusketaren edukiak Pazoko historiaren etapa guztiak islatuko ditu.
Gobernuak lanean jarraitzen du, Pazo de Meirás lehenbailehen eskuragarri egon dadin, herritarrek bisitatu ahal izan dezaten. Erakusketa iraunkor bat prestatzearekin batera, Pazoko historia kontatzeko balioko duen eraikineko zenbait gune zaharberritzeko lanak.
Testuinguru horretan, Fernando Martínez Memoria Demokratikoaren Estatu idazkariak bilera egin du erakusketaren komisarioekin: Xose Manuel Núñez Seixas, Historia Garaikideko katedraduna Santiagoko Unibertsitatean, eta Emilio Grandío, Historia Garaikideko eta Amerikako Departamentuko irakasle titularra unibertsitate berean. Jose Andres Torres Mora Acción Cultural Española (ACE) erakundeko presidenteak ere parte hartu du topaketan, erakunde hori arduratuko baita erakusketa egiteaz.
Bilera horretan, erakusketak izango duen azalpenezko diskurtsoan sakondu da, eta Pazoren historia markatu duten lau etapak izango ditu ardatz: Pardo Bazánen unibertsoa, Meirás errege-erreginen bisita- eta konspirazio-esparru gisa, Meirás Estatu frankistaren buruzagitzaren udako egoitza eta, azkenik, etaparik berriena, ahanztura eta herritarren aldarrikapena ezaugarri dituena, Estatuaren Ondarera itzul zedin.
Erakusketa iraunkorrak lorategiak erabiliko ditu, eta ikus-entzunezko materiala ere izango du, eraikinaren historia kontatzeko.
Erakusketaren muntaia egitea eta barrualdeak pixkanaka jendearentzat irekitzea Pazoko gune batzuk berreskuratzeko lanen aurrerapenaren eta COVID-aren pandemiaren bilakaeraren araberakoa izango da; izan ere, pandemia gelditzeko Galiziako Xuntak hartutako neurrien ondoren, urtarrilaren 30erako aurreikusita zegoen kanpoko lorategien irekiera atzeratu behar izan da.