Madril
Jaialdi hau Artea eta Memoria Elkarteak antolatzen du eta Presidentetza, Gorteekiko Harremanak eta Memoria Demokratikoa Ministerioaren babesa du, Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzaren bitartez.
Covid pandemiaren ondorioz, aurtengo edizioak formatu mistoa izango du: Film Laburren Sail Ofiziala on-line izango da osorik, http://www.fescimed.com bidez, abenduaren 12, 13 eta 14an; mahai-inguruak, berriz, aurrez aurre egingo dira, baimendutako segurtasun eta edukiera protokolo guztiei jarraituz, abenduaren 15 eta 16an, Madrilgo Cinetecan.
Sariak emateko gala abenduaren 17an egingo da, 19:00etan, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren egoitzan, Madrilen, eta bertan parte hartuko du Memoria Demokratikoaren Estatu idazkari Fernando Martínezek. Aurten, gainera, Lola Gonzalez Sari Berezia Almudena Grandes idazleari eman diote.
Pandemia izan arren, parte-hartze errekorra izan du laugarren edizio honek. 109 herrialdetako 2.451 film labur aurkeztu dira hautaketara, eta horietatik 18 aukeratu dira Sail Ofizialean lehiatuko direnak. Lan guztien gaia memoria demokratikoaren inguruan eta egia, justizia eta biktimen erreparazioaren printzipioen inguruan garatzen da, bai eta egileek lehiaketa honetarako egokitzat jotzen dituzten alderdi guztien inguruan ere.