Aragoiko Gobernuaren Egoitza/Farleteko Hilerria, Zaragoza/Farlete
Bisitaldia Aragoiko Gobernuaren ordezkari Pilar Alegriarekin egindako lan-topaketa batekin hasi da, Ordezkaritzaren egoitzan. Ondoren, DGAren egoitza den Pignatelli eraikinera joan da, eta bertan Aragoiko Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol sailburu Felipe-ekin bildu da. Estatu Idazkaritzaren eta DGAren arteko elkarlan esparrua memoria demokratikoaren alorrean finkatzean zentratu da bien arteko solasaldia. Landutako gaietako batzuk izan dira hobien mapa egiteko informazio trukaketa, DNA banku nazional baten lanketa edo Lau Urteko Exhumazio Plana.
Behin topaketa hau bukatuta, Estatu idazkaria erakunde memorialistekin bildu da Aragoiko Gobernuaren egoitzan. Fernando Martinezek Memoria Demokratikoaren Lege Aurreproiektuaren alderdi garrantzitsuenak azaltzeko aukera izan du, eta Memoria Demokratikoa eta Gerra Zibilaren eta diktaduraren biktimak berreskuratzearekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdiaren berri eman die.
Laguntza horiek 750.000 eurora iritsi dira aurten, eta horietatik %60 hobietan lurperatutako pertsonak hobitik ateratzearekin lotutako jarduerak finantzatzera bideratuko da. Gainerako laguntzak ondorengoei buruzkoak izango dira: memoria demokratikoa berreskuratzeari buruzkoak, Gerra Zibilaren eta diktaduraren biktimen aitorpen moralari buruzkoak; memoria demokratikoari buruzko argitalpen, ikastaro eta jarduera zientifikoak eta/edo dibulgaziokoak; eta Gerra Zibileko edo Diktadurako ondare dokumental edo intelektuala biltzeko, kontserbatzeko, aztertzeko eta zabaltzeko jarduerei buruzkoak.
Fernando Martinezek Farleteko hilerriko hobietara egindako bisita batekin amaitu du Aragoirako bidaia ofiziala. Hobi horietan egiten ari diren lanen berri eman diote estatu idazkariari: egun hauetan hasiko dira gorpuzkiak ateratzeko lanak, Ignacio Lorenzo doktorearen zuzendaritzapean eta Aragoiko Doktore eta Lizentziatuen Elkargoaren parte hartzearekin.
Hilerri horretako hobietan bi biktima mota daude, bonbardaketa batean hildako zibilak eta soldadu errepublikanoak.

Estatu idazkariak Farleteko hobiak bisitatu ditu | Afueras de Farlete, Farlete (Zaragoza) - 2020-09-30

Estatu idazkariak Farleteko hobiak bisitatu ditu | Farleteko hilerria, Farlete (Zaragoza) - 2020-09.30

Estatuko idazkariak Farleteko hobiak bisitatu ditu - 2020-09.30

Estatu idazkariak Farleteko hobiak bisitatu ditu | Farleteko hilerria, Zaragoza - 2020-09.30

Estatu idazkariak Farleteko hobiak bisitatu ditu | Farleteko hilerria, Farlete (Zaragoza) - 2020-09.30

Estatu idazkaria Aragoiko memoria historikoko elkarteekin bildu da | Aragoiko Gobernuaren egoitza, Zaragoza - 2020-09.30

Estatuko idazkaria Aragoiko Hezkuntza sailburuarekin bildu da | Aragoiko Gobernuaren egoitza, Zaragoza - 2020-09.30