Errepublika aldarrikatu ondoren Behin-behineko Gobernuak erreforma sozio-laboralen, hezkuntzakoen, laizisten, militarren... politika bat jarri zuen martxan, Espainia modernizatu eta Europako eredu aurreratuenekin parekatu nahi zutenak. Erreforma horiek sektore kontserbadoreagoen aldaketaren aurkako erresistentziarekin talka egin zuten, gatazka eta depresio handiko testuinguruan, 29ko krisi ekonomikoa zela eta. Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzak eta Extremadurako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateak antolatu dute mahai-inguru hau, aurrez aurrekoa eta online. Bertan, historialari garrantzitsuek hartuko dute parte, duela 90 urte ezarritako II. Errepublika izan zen esperientzia demokratiko haren erreformei buruz hausnartzeko.
Ekitaldia 2022ko otsailaren 15ean, 16an eta 17an egingo da.