- Marisol Garmendia: “Kanpaina honen bidez, Administrazio hurbila eta eraginkorra sustatu nahi dugu, eta espero dugu Espainiatik kanpo bidaiatzeko asmoa dugunean sortzen diren zalantza asko argitzea”
- EAEko herritarrek aholkuak eta argibideak izango dituzte sare sozialetan eta Ordezkaritzaren webgunean, kanpoko txertaketari buruz eta joan-etorriak planifikatzeko eman beharreko urratsei buruz
Atzerrirako bidaia prestatzeko orduan, lanagatik, aisialdiagatik edo beste arrazoi batzuengatik, zalantzak sortzen dira helmugako lekuan konplikazioak saihesteko beharrezkoak diren betekizunei eta arretei buruz. Txertoa jartzeko derrigortasuna edo komenigarritasuna, beharrezko agiriak, gaixotasun edo istripu kasuetan zer egin... Hori dela eta, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzak informazio-kanpaina bat diseinatu du, eta berehala jarriko du abian bere sare sozialetan. Kanpaina hori Gobernu Ordezkaritzaren webgunean ere kontsultatu ahal izango da.
Instagram: @delgobpaisvasco
X: @DelGobPaisVasco
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuaren ordezkariak uste du kanpaina honek euskal herritarrek atzerrira egiten dituzten joan-etorriei buruz duten informazioa hobetzen lagunduko duela. “Gure helburua erakundeak Euskal Herriko Unibertsitateetara hurbiltzea da.
herritarrok, eskaintzen ditugun zerbitzuak erakutsi eta bizitza ahalik eta gehien erraztu. Kanpaina honen bidez, Administrazio hurbila eta eraginkorra sustatu nahi dugu, eta espero dugu Espainiatik kanpo bidaiatzeko asmoa dugunean sortzen diren zalantza asko argitzea. Adibidez, herrialde asko daude aurretik txertaketarik behar ez dutenak, eta hori jakiteak jendearen prestaketak errazten ditu”.
Informazio- ‘pildora’ batzuk dira, eta, modu erraz eta bisualean, herritarrei bidaia bat planifikatzeko orduan dauden hainbat konturen berri emango diete. Sei kapituluk hainbat diapositiba dituzte, eta gai hauek jorratzen dituzte, besteak beste: zer osasun-neurri hartu behar diren kontuan, zer neurri hartu behar diren likido eta elikagaiei buruz, zer prebentzio-neurri hartu behar diren intsektuen ziztadak izanez gero, zer arrisku dauden altitude handiko eremuetan, zer gaixotasun har daitezkeen animaliak kutsatuz gero, eta zer elementu eduki behar dituen gure botikinak.
Aste honetan zehar, balizko bidaiariek material hori izango dute sareetan eta Gobernuaren Ordezkaritzaren webgunean, kontsultatzeko. Estatuko Administrazio Orokorrak Euskadin dituen nazioarteko txertaketa-bulegoen harremanetarako datuak ere aurkituko dituzte, baita Osasun Ministeriorako esteka bat ere, kasu zehatz bakoitzean behar den informazioa zabaltzeko.