- Gobernuaren ordezkariak baloratu du Ertzaintzaren protokoloa gainerako autonomia-erkidegoetakoarekin bat datorrela
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak adierazi du pozik dagoela Ertzaintzak bere gain hartu duelako tratu txarren biktimak babesteko Espainiako gainerako lurraldeetan aplikatzen den protokoloa. “Babes maila homologatzea oso albiste ona da tratu txarren biktima diren emakumeentzat”, dio Garmendiak.
Irizpide-aldaketarekin, biktima diren emakumeak beste Erkidego batzuetatik Euskadira iristeko erabiltzen den segurtasun-mailari eutsiko zaio. “Ahalegin guztiak egin behar ditugu duela urtebete Maialenen hilketarekin gertatu zena errepika ez dadin”, gogoratu du Gobernuko ordezkariak. Orduan, muturreko babes maila jaitsi zen, Valentziatik zetorrenarekin, oinarrizkora.
“Administrazio bakoitzaren eskumenak alde batera utzita, guztiaren gainetik dagoen ondasuna da tratu txarren biktima diren emakume haien babesa. Inplikatutako estamentu ezberdinen eskuduntzak (polizialak, judizialak, administratiboak…) emakumeen segurtasuna bermatzearen zerbitzura jarri behar dira. Ezin dute helburu komun hori oztopatu”, nabarmendu du.