Gobernuaren ordezkariak “aringarririk gabe” gaitzetsi du Arabako Defentsa ordezkaritzan indarrez okupatu izana
30/09/2023
“Errespetua eskatzen diegu erakundeei, eta espero dugu Zuzenbide Estatuak pertsona horiei beren ekintzez erantzungo diela”, adierazi du Denis Itxasok
Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu ordezkaritzak ustez delitu diren gertaera batzuen berri izan du, Defentsa ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan duen egoitzara sartu diren gazte batzuen aldetik, Gasteizko hirian.
Denis Itxaso Gobernuko ordezkariak ekintza horien “aringarririk gabe” bere gaitzespena adierazi eta instituzioekiko errespetua exijitu du. “Aldarrikapenak eta adierazpen askatasuna babestuta daude herri honetan, baina ezin dute inola ere indarkeriazko ekintzarik eta eraikin publikoen okupaziorik ekarri, gaur gertatu den bezala. Instituzioekiko errespetua exijitzen dugu, are gehiago justiziarekin kontu jakin batzuk zintzilik dituzten bi pertsona direnean’.
Denis Itxasok berriro dio: “Ezin dugu onartu delitu egin duenak, Zuzenbide Estatua eta elkarbizitza arau oinarrizkoenak urratu dituztenek, jarduera eta erakunde terroristak babestu dituztenek, heroiak balira bezala jokatzea. Gobernuaren ordezkariak, amaitzeko, konfiantza osoa duela adierazi du: “Zuzenbide Estatuak modu proportzionalean jardungo du pertsona horiekin, ekintza horiengatik erantzun dezaten”.