- 718 hautesleku, 2.694 mahai, 5.388 hautestontzi eta 2.731 kabina gaitu dira
- Estatuko Administrazio Orokorreko 2.131 ordezkarik zainduko dute jardunaldia behar bezala egiten dela eta datuak Gobernuko Lehendakaritzari helarazten zaizkiola
- 1.544 eragilek herritarren segurtasuna bermatuko dute hauteskundeetan
- Europako Batasuneko eta Espainiarekin sufragio-eskubidea erabiltzeko elkarrekikotasun-hitzarmena sinatu duten herrialdeetako 6.534 atzerritarrek parte hartu ahal izango dute udal-hauteskundeetan
- 62.142 lagunek eskatu dute posta bidezko botoa
Guztira, 1.708.980 euskal herritarrek izango dute M26ko udal hauteskundeetan botoa emateko aukera. Duela lau urte baino 8.400 pertsona gutxiago dira. Udal hauteskundeetan parte hartu ahal izango dute Europar Batasunetik eta Espainiarekin sufragio aktiborako eskubidea gauzatzeko elkarrekikotasun akordioa sinatu duten eta hauteskunde hauetan bozkatzeko asmoa adierazi duten herrietatik datozen 6.534 atzerritarrek. Kasu honetan ere hautesleak duela lau urte baino gutxiago dira, zehazki, 202 gutxiago. Foru hauteskundeen kasuan, “atzerriko herritarrek ezingo dute botorik eman”, adierazi du Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, M-28rako diseinatutako hauteskunde-gailua gaur hedabideei aurkeztu dienean.
“Egokitutako 5.388 hautetsontzietara gerturatzen diren herritarrek”, adierazi du Itxasok, “718 hauteslekutan banatutako 2.694 mahaietan utzi ahal izango dute botoa:101 Araban, 340 Bizkaian eta 277 Gipuzkoan”. Bestalde, 8.082 herritar daude deituta lehen auzialdian mahaiko kide titular gisa (presidenteak eta lehen eta bigarren bokalak). Eta beste 10.528 ordezko gisa daude deituta. Hauteslekuak muntatzen joango dira aste honetan zehar
Eguna amaitu aurretik jakingo da hauteskundeen emaitza, hauteskunde mahaietan informazioa bildu eta zabaltzeko erabilitako sistemari esker, administrazio orokorrak Euskal Herrirako prestatu dituen 2.131 ordezkarien bitartez. Datuak atzitzeko eta zabaltzeko “nabarmentzekoa da informazioa transmititzeko 900 tableta inguru banatuko direla, hauteskunde-errolda ia osoa estaliko dutenak”, adierazi du Itxasok. Tableta bidezko datu-transmisioa ia hauteskunde-mahai guztietan egingo da, 22tan izan ezik (denak Gipuzkoan), telefono bidez egingo baita, logistika- eta estaldura-arazoak direla eta. Datu bilketaz gain, “Administrazioko ordezkariek zainduko dute hauteslekuetan materialik falta ez dadin”, zehaztu du ordezkariak.
Bestalde, 62.142 lagunek eskatu dute posta bidezko botoa: Horietatik 58.409 modu presentzialean aurkeztu ziren posta-bulegoen sarean (8.025 Araban; 17.879 Gipuzkoan eta 32.505 Bizkaian) eta 3.733 modu telematikoan (696 Araban; 1.035 Gipuzkoan eta 2.022 Bizkaian).
Martxoaren 28ko hauteskundeek 1.544 eragilek osatutako dispositibo bat izango dute, “bozketa egunean herritarren segurtasuna eta eskubide eta askatasunen erabilera bermatzeko lan egingo dutenak”, azpimarratu du Itxasok. Honela banatzen dira poliziak: 1.217 ertzain (Eusko Jaurlaritzak du herritarren segurtasunaren eskumena), 184 polizia nazional, 108 guardia zibil eta 36 udaltzain.
Emaitzak jasotzea
Gobernuak komunikabideen esku jarri du behin-behineko hauteskunde datuetara informatikoki sartzeko bide bat, beren informazioak eta grafikoak denbora errealean landu ahal izateko. Datu-biltegi bat da, web-azpiegitura batean oinarritua. Baimendutako erabiltzaileek sarbidea izango dute bertara, eta komunikazio bidezko konexioa onartuko da.
Biltegi honetako fitxategiak behin-behineko emaitzen datuak bidaltzen diren aldi berean eguneratzen dira, edozein hedapen-kanalek erakutsitako informazioa biltegi honetan gordetakoarekin koherentea izan dadin, informazioaren osotasuna bermatuz.
Fitxategi hauek daude gordetegian:
• Parte-hartzearen aurrerapenak: guztira estatuan, erkidegoka, probintziaka eta udalerrika.
• Udal-hauteskundeetarako, Ceuta eta Melillako batzarretarako, uharteetako kabildoetarako eta probintzia-diputazioen osaerarako behin-behineko zenbaketa.
• Hautagaitzen fitxategi osagarriak.
• Deskargatu beharreko fitxategien formatua eta edukia deskribatzen dituen dokumentua.