Barne Ministerioak, Hezkuntza Ministerioak eta Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioarekin batera, Bizikidetzarako eta Eskola Segurtasuna Hobetzeko Plan Zuzentzailea jarri dute martxan.
Foru Erkidegoan, GOBERNUAREN NAFARROAKO ORDEZKARITZAK, bere Segurtasun Indar eta Kidegoekin, NAFARROAKO GOBERNUAK, bere Barne, Hezkuntza eta Osasun Departamentuekin, IRUÑEKO Udalak eta harekin bat egiten duten udalek, aipatutako Planeko ekintzak koordinatu eta areagotu dituzte, eta 2023-24 ikasturterako elkarrekin jarri dute abian.
Planak ez ditu ordezten lehendik egiten ziren ekintzak; aitzitik, bere egiten ditu eta dokumentu bakar batean aurkezten ditu.
Planaren HIRU helburu laburtuak hauek dira:
- Segurtasun-zerbitzu publikoak hezkuntza-komunitatera HURBILTZEA.
- Hezkuntza-komunitatearen ESKURA JARTZEA bizikidetza-gatazkak prebenitzeko eta haiei aurre egiteko behar duten laguntza teknikoa.
- LAGUNTZEA familiek, ikasleek eta irakasleek gazteei eragiten dieten segurtasun-arazoei buruz duten ezagutza hobetzen.
Plan Zuzentzaileak SEI jarduera-ildo jasotzen ditu, honako gai hauetan oinarritutakoak:
- eskola-jazarpen
- drogak eta alkohola
- gazte-bandak
- genero-indarkeria
- Interneten eta teknologia berrien erabilera
- bide-segurtasuna
Ekintza hauek eskaintzen dizkie ikastetxeei:
- Hezkuntza-komunitatearen bilerak polizia-adituekin, gehien kezkatzen duten segurtasun-arazoei buruz hitz egiteko eta irtenbideak bilatzeko.
- Ikasleei hitzaldiak ematea segurtasun-arazoei, genero-indarkeriari eta kolektibo gisa eragiten dieten beste arazo batzuei buruz.
- Polizia-aditu baten etengabeko sarbidea.
- Ikastetxeko ingurunearen zaintza hobetzea.
- Nafarroako Gobernuko Bizikidetzarekin (Hezkuntza Departamentua) edo Drogamenpekotasunarekin (Osasun Departamentua) lotutako egitura teknikoekin harremanetan jartzeko aukera.