Espainiako Gobernuak, Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Arloko Biltzarraren bidez, onartu du Nafarroari 850.000 euro baino gehiago ematea, hirugarren herrialdeetako merkatuetan ardoa sustatzeko 12 programetarako, 2026rako.
Sustapenerako 55,59 milioi euroko aurrekontu globalarekin, azkenean autonomia-erkidegoek aurkeztutako eskaerak 46,8 milioi eurokoak dira. Hori dela eta, Luis Planas ministroak autonomia-erkidegoetako kontseilariei proposatu die diru-laguntza gehienez ere % 50era igotzea, autonomiek aurkeztutako 657 programetarako, eta horiek ados agertu dira Ministerioaren proposamenarekin.
Espainiako ardoak hirugarren herrialdeetako merkatuetan sustatzeko ildo hori Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialean (ISV) jasota dago, Nekazaritza Politika Bateratuaren 2023-2027 Plan Estrategikoaren barruan, eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Nekazaritza Funtsaren (NBEF) kargura, 2026an gauzatzeko.
Luis Planasek azaldu duenez, programa horien helburua da Espainiako ardoen ezaugarriak eta nolakotasunak hirugarren herrialdeetan hedatzea, haien lehiakortasuna hobetzeko eta merkatu berriak finkatzeko.