Mª Belén Santamaría Maeso Nafarroako Trafikoko probintzia-buruak eta Nuria García León Nafarroako Administrazio Kudeatzaileen Elkargoko lehendakariak jarduera-protokoloa sinatu dute gaur goizean. Protokolo horren bidez, korporazio profesionalak atzerritik datozen ibilgailuak A motako fitxa teknikoarekin matrikulatuko ditu.
Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren eta Administrazio Kudeatzaileen Elkargoen 2007ko Administrazio Kudeaketako Lankidetza Hitzarmenaren esparruan ezarritako Administrazio Kudeatzaileen Elkargoekiko lankidetza-prozesua behar bezala garatu da, eta alde bientzat abantaila kuantitatibo eta kualitatiboak izan ditu. Izapidetze telematikoa da, gaur egun, izapidetze-biderik garrantzitsuena, eta ibilgailuen matrikulazioa da lankidetza-prozesu horrek une honetan lortu duen protagonismoaren adibide argia.
Administrazio-kudeatzaileek matrikulazio-sistema telematikoa arrakastatsua izan denez, beste izapidetze-kasu konplexuago batzuetara heda daiteke, hala nola A motako fitxa teknikoa duten atzerriko ibilgailuen matrikulaziora, betiere kontuan hartuta izapideak behar den azkartasunarekin ez ezik segurtasun juridiko eta teknologikoarekin ere egingo direla, aplikazio informatikoetan eta berrikuspen-sistemetan iragazkiak eta baliozkotzeak prozesu horri ematen baitizkiote.
Akordio horren bidez, Administrazioak beste aurrerapauso bat eman du administrazio-kudeatzaileek egindako lana aintzatesteko; izan ere, duela 10 urte baino gehiagotik, Nafarroako ibilgailuen ehuneko handi bat prozedura telematikoen bidez matrikulatzen eta transferitzen dute, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin sinatutako kudeaketa-aginduari jarraiki.