Nafarroan lan egiten duten polizia-kidegoek 8.006 arau-hauste penal erregistratu zituzten urteko lehen hiruhilekoan, 2022ko aldi berean zenbatutakoak baino % 7,5 gehiago, orduan 7.447 izan baitziren. Horrela, azken hamabi hilabeteetako kriminalitate tasa 51,1 arau-hauste penaletan kokatzen da Foru Erkidegoan 1.000 biztanleko, Espainiako batez bestekoaren gainetik, 49,8koa baita.
ko datuak dira. Kriminalitate Balantzea argitaratu du gaur Barne Ministerioak 2023ko lehen hiruhilekoan Estatuko Segurtasun Kidegoek (Polizia Nazionala eta Guardia Zibila), autonomia-erkidegoen mendeko segurtasun-kidegoek (Ertzaintza, Mossos d'Esquadra eta Nafarroako Foruzaingoa) eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei datuak ematen dizkieten Udaltzaingoko kidegoek Espainian erregistratutako kriminalitatearen bilakaera jasotzen du.
2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, ia adierazle guztiek egin dute gora. Dolozko hilketak eta hilketa-saiakerak gehitu egin dira, 3tik 5era (%66,7); eta lesio eta liskar iskanbilatsuen delitu larriak eta ez hain larriak %35,6 hazi dira (59tik 80ra).
Sexu-askatasunaren aurkako delituek %46,7 egin dute gora (60tik 88ra igaro dira), baina sarpena duten sexu-erasoek %9,5 egin dute behera (21etik 19ra).
Indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurretak %5,4 hazi dira (92tik 97ra), etxeetan, establezimenduetan eta bestelako instalazioetan indarrez egindako lapurreten kasuan gertatu den igoera bera, 390etik 411ra igaro baita.
Lapurretak %20,9 igo dira (1.376tik 1.664ra) eta ibilgailuen lapurretak %17,6 (34tik 40ra). Igoera %9,1ekoa da droga trafikoari lotutako delituen kasuan (33tik 36ra).
Urteko lehen hiruhilekoan, ez da dolozko hilketarik izan, ez da hilketa buruturik izan, ezta bahiketarik ere. Gainera, ohiko kriminalitatea %4,2 jaitsi da.
Ziberkriminalitateari dagokionez, guztira 1.673 delitu izan dira, hau da, 2022ko aldi berean baino %27,2 gehiago (orduan 1.315 izan ziren). Iruzur informatikoek %31 egin dute gora (1.149 izatetik 1.505 izatera), eta beste ziberdelitu batzuek %1,2 egin dute gora (166tik 168ra).
Azkenik, urtarrila eta martxoa bitartean atxilotu eta ikertutakoen tasa 156 izan zen 1.000 arau-hauste penaleko. Eta argitutako arau-hauste penalen portzentajea %34koa izan zen.
Udalerrikako banakapena
Kriminalitate Balantzeak 20.000 biztanletik gorako udalerrien banakapena jasotzen du:
- Eguesibarren, arau-hauste penalen kopuruak %3,3 egin du gora (182tik 188ra). Kriminalitate tasa 29,4koa da.
- Iruñean, arau-hauste penalak %8 igo dira (3.048tik 3.293ra). Kriminalitate tasa 74,2koa da.
- Tuteran, igoera %10,1ekoa izan da (546tik 601era arau-hauste penalak). Kriminalitate tasa 66,3koa da.
- Burlatan, arau-hauste penalen kopurua ia aldaketarik gabe mantentzen da (142tik 143ra), kriminalitate-tasa 33 arau-hauste 1.000 biztanleko izanik