Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak presentzia indartuko dute Tuteran eta eskualdean, herriko zaindariaren jaiak hastear direla eta. Bi kidegoek 266 agente mobilizatu dituzte guztira, Foruzaingoarekin eta Udaltzaingoarekin batera parte hartzen duten segurtasun dispositiboaren barruan.
Hain zuzen ere, Polizia Nazionalak 160 kide ditu jaietarako. Horien artean, Iruñeko Poliziaren Esku-hartze Unitatea; Madrildik datorren Zalditeria Unitatea, 5 zaldirekin; Zaragozako 4 txakur-gida; Madrilgo Brigada Mugikorra, 7 funtzionariorekin; Iruñeko droneak, 4 pertsonarekin; eta jaietan beharrezkoak izan daitezkeen Iruñeko TEDAX, Lurpe, Informazio eta Polizia Judizialeko kideak.
Bestalde, Guardia Zibilak 106 agente mobilizatu ditu guztira. Horietatik, 49 Herritarren Segurtasunekoak dira; 40 Trafiko Elkartekoak dira (jai-egunetan zaintza-kontrolak eta alkohol- eta droga-kontsumoarenak indartzen dituzte); 14 Armen Kontu-hartzailetzakoak dira; eta 3 Zerbitzu Fiskalekoak dira (kaleko salmentari buruzko ikuskapenak egiten dituzte, adibidez).
Ekitaldi handietan, hala nola herriko jaietan, bereziki baliagarria da Barne Ministerioaren doako aplikazioa ALERTCOPS, aukera ematen duena Polizia Nazionalari eta Guardia Zibilari jakinarazteko biktimak edo lekukoak izaten ari diren delitu-ekintza edo segurtasun-gorabehera bati buruzko alerta, informazioa, datua edo albistea.
Halaber, erabiltzaileei aukera ematen die mapan duten kokapena senide edo lagunekin partekatzeko, “Zaindari pribatua. Eta, nahi duenak, segurtasun-zerbitzu publikoetara ere harpidetu daiteke, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin bere posizioa partekatzeko; hala, posizio hori aldian-aldian bidaliko da, pertsona hori lokaliza dezaten larrialdi-egoeran.