Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Arloko Biltzarrak Nafarroari 1.577.316,70 euro esleitzea erabaki du, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko programak finantzatzeko. Espainia osoan, 117,23 milioi euroko funtsak banatu dira.
2024ko finantza-ekitaldirako funtsak dira. Bi urteko eragiketen kasuan, 2025erako konprometitutako aurrekontua banatu da. Espainiako mahastizaintza eta ardogintza sektorearen lehiakortasuna hobetzea da helburua.
2024rako, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko finantza-fitxa baino % 15 gehiago esleitu da; beraz, guztira 81,24 milioi euro banatuko dira. Hala, autonomia-erkidegoek jakinarazitako finantza-beharrei erantzuteko mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko esku-hartzearen finantza-fitxa osoa betetzeko aukerak maximizatu nahi dira, eta, behar izanez gero, autonomia-erkidegoren batek erabiltzen ez dituen funtsak berresleitu, premia gehigarriak dituztenen mesedetan.
Bestalde, Gobernuak eta autonomia-erkidegoek landa-garapeneko esku-hartzeekin lotutako doikuntza teknikoak egitea adostu dute, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) plan estrategikoaren aplikazioa errazteko.