1988ko martxoaren 14ko Aginduaren bigarren atalak, abenduaren 16ko ECD/3005/2002 Aginduan (28ko EAO) emandako idazketan (Unibertsitateaz kanpoko atzerriko titulu eta ikasketak baliozkotzeari eta homologatzeari buruzko urtarrilaren 29ko 104/1988 Errege Dekretua garatzeko eman zen arau hori), ezartzen du ez dela bidezko baliozkotzea Espainiako hezkuntza-sistemaren edozein maila, ikastaro edo modalitatetan ikasketak egiteko, baldin eta sartzeko ez bada beharrezkoa Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua aldez aurretik lortzea.
Aurrekoa kontuan hartuta, derrigorrezko eskolatzearen adina gaindituta lanpostu jakin batzuk eskuratzeko ikasketa-maila egiaztatzea zaila egiten zaienei kalterik ez egiteko, 2004ko irailaren 2an, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Idazkaritza Nagusi Teknikoak Jarraibideak eman zituen. Horien bidez, ziurtagiri bat lortu ahal izango da, hain zuzen ere, edukitzaileak atzerriko hezkuntza-sistema parekagarrietan ikasketak egin dituela aitortzen duena, eskolatze-urteetan, Espainiako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 2. mailetarako, hurrenez hurren.
Horretarako, bete eskaera orri honen bidez: Egoitza elektronikoa. Eskaera hori erregistro-bulego batean aurkeztu beharko duzu.