- ‘Katastro_app’ mugikorrerako aplikazioak aukera emango du higiezinak kokatzeko eta oharrak eta jakinarazpenak jasotzeko
- Aplikazio hau erabilgarri dago Android eta IOS gailuetarako aplikazio mugikorren denda ofizialetan
Ogasun Ministerioko Katastroaren Zuzendaritza Nagusiak eta Transformazio Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioko Administrazio Digitaleko Idazkaritza Nagusiak aplikazio mugikor berri bat jarri dute martxan, ‘Katastro_app’, gailu mugikor bakoitzean, erabilera pertsonalerako bakarrik, hiriko eta landa-eremuko higiezin guztien informazioa biltzeko eta pertsonalizatzeko aukera ematen duena, argazkiak, krokisak edo oharrak gehitu baititzakete.
Aplikazio horretara sartzeko, aldez aurretik identifikatu egin behar da ezarritako sistemen bidez, hala nola Cl@ve PINa, Cl@ve iraunkorra, ziurtagiri elektronikoa edo, kredentzial elektronikorik ez baduzu, identifikazioa egin daiteke NANa edo AIZa sartuta eta titular zaren higiezinaren katastroko erreferentzia jarrita, edo, bestela, alta eskatu daiteke cl@ve sisteman.
Aplikazioak eskaintzen dituen zerbitzuak
Katastro-oharrak
Haren bitartez, berehala jakin daiteke zer aldaketa katastral eragin ditzaketen haren titularitateko higiezinetan. Mugikorretarako aplikazioak jakinaraziko du zure higiezinari eragiten dion katastroko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, eskatutako informazioa emateko, alegazioak egiteko edo egiteke dauden jakinarazpenak deskargatzeko.
GPSaren kokapena
Aplikazioak aukera ematen du gailu mugikorrean kokatzeko eta partzelak lurraldean kokatzeko geolokalizazioaren bidez, eta informazio gehigarria gordetzeko, hala nola argazkiak, krokisak, oharrak, eta tresna bat du partzelak marrazteko. Informazio hori PDF artxiboetan deskargatu ahal izango da gailu mugikorrean, eta erabilera pertsonalerako bakarrik izango da.
Higiezinak bistaratzea
‘Katastro_app’-ek higiezinak mugikorretik gehituta ikusteko aukera ematen du. Hala, berehala ikusi ahal izango da katastro-deskribapena, eta mapa interaktibo xehatuetan ikusi.
Lurren balioa
Azkenik, eremu bakoitzean esanguratsuenak diren labore edo aprobetxamenduetako lurren balioa kontsultatu ahal izango da. Hala, mapan ‘Ikusi lurraren balioa’ hautatzean eta, ondoren, mapako edozein puntutan, aplikazioak hautatutako tokiko landa-eremuko higiezin-produktu adierazgarrien (laboreak eta aprobetxamenduak) batez besteko balioaren moduluak erakutsiko ditu (eurotan, hektareako), Katastroko Zuzendaritza Nagusiak definituak. Azken batean, Katastroaren Zuzendaritza Nagusiak beste urrats bat egin du bere hedapen digitalean, tresna arin eta irisgarri berri honen bidez, eta herritarrei produktu eta zerbitzu katastralak hurbiltzeko apustuan.
Hori guztia App Factory neurriarekin bat dator. Administrazio Publikoak Digitalizatzeko Plana, zerbitzu publikoetarako kalitatezko zerbitzu mugikorren garapena sustatzea helburu duena.