Francisco Martin Espainiako Gobernuak Madrilgo Erkidegoan duen ordezkariak Konstituzioaren 49. artikulua aldatu behar dela defendatu zuen larunbatean, “justuak eta desgaitasuna duten pertsonekiko errespetuzkoak izateko”. “Ziur nago 49. artikuluaren erreforma posible izango dela, eta justiziazkoa da desgaitasuna duten pertsona guztientzat”, berretsi zuen.
Gobernuko ordezkariak ONCEko afiliatu eta langileekin egindako topaketan/bazkarian esan zituen palaba horiek, Santa Luzia zaindariaren eguna zela eta, ONCEk Madrilgo Erkidegoan duen Lurralde Ordezkaritzak antolatuta.
Era berean, adierazi zuen “ildo beretik doan” Madrilgo Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 26. artikuluak ere premiazko moldaketa hori behar duela, “desgaitasuna pertsonaren beste ezaugarri bat delako, eta ez bere muina. Pertsona jarri behar da lehen postuan eta, bigarren termino batean, desgaitasuna”.
Francisco Martinek Espainiako Gobernuaren esker ona eta aitortza helarazi dizkie bertaratutakoei, ONCEk egunero egiten duen lan etengabe eta gupidagabeagatik, eta Espainiako Gobernuak bere ondoan jarraituko duela ere helarazi die, aurrera egiten jarraitzeko.