Polizia Nazionalaren jarduera eta prozedura operatiboen inguruan zenbait arduradun politikok azken jardunaldietan emandako adierazpenen aurrean, Francisco Martin Aguirre Espainiako Gobernuak Madrilgo Erkidegoan duen ordezkariak erabateko babesa adierazi nahi dio Kidegoari, eta irmoki gaitzesten du bere agenteen profesionaltasuna zalantzan jartzen duen edozein jarrera, adierazpen edo jokabide.
“Onartezina da egunez egun polizia arduradunak hertsatzen saiatzen aritzea azken egunotan ikusten ari garen bezala. Bereziki, sare sozialetan eta UIPren aurrean diputatu nazional batek atzo egindako adierazpenak bereziki larriak dira, bere jardueren profesionaltasuna eta zorroztasuna zalantzan jartzen dituelako”, adierazi du ordezkariak.
“Polizia Nazionala lan eredugarria egiten ari da demokraziaren eta Konstituzioaren defentsan irizpide erabat operatiboekin, oinarrizko eskubide eta askatasunak babestuz. Poliziaren jarduna derrigortze eta mehatxuen bidez zuzentzeko ahalegin bakar bat ere ez da onargarria demokrazian, are gutxiago Gorte Nagusietako diputatu izanda.”
Azken asteetan burutu diren erabaki operatiboak hartzerakoan proportzionaltasun irizpidea aplikatzearen alde egin du Gobernu ordezkariak, Poliziaren profesionaltasuna eta ardura aipatuz.
“Berriro diot Polizia Nazionaleko eta Madrilgo Buruzagitza Goreneko agenteek eta nagusiek poliziaren irizpide operatiboen arabera jokatzen dutela eta jokatu dutela beti. Hala egiten jarraituko dute, nahiz eta Polizia fiskalizatzeko eskumenik ez duten pertsonek adierazpen tamalgarriak egin, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekiko estimu gutxi erakusten duten instrumentalizazio-saiakera”.