Francisco Martin Aguirre Espainiako Gobernuak Madrilgo Erkidegoan duen ordezkaria Francisco Jose Ruiz Boada Babes Zibileko eta Larrialdietako zuzendari nagusiarekin bildu da gaur, Larrialdietarako Jarraipen eta Koordinazio Zentro Nazionalaren (CENEM) egoitzan.
Zentro hori Barne Ministerioko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendaritza Nagusiaren barruan dago, eta nazio-mailan Babes Zibilaren arloko alerta-sare eta larrialdi-komunikazio guztiak koordinatzen eta kudeatzen ditu, eta herritarrei eragiten dieten gertakarien jarraipena egiten du etengabe, 24 orduz, asteko 7 egunetan, urteko 365 egunetan.
Gainerako koordinazio-zentroekin eta Babes Zibilean eskumena duten autonomia-erkidegoetako eta nazioarteko organoekin lankidetzan dihardu, eta hainbat baliabide ditu, hala nola Larrialdietako Unitate Militarra, Espainiako Meteorologia Agentzia, Trafikoko Zuzendaritza Nagusia eta Institutu Geografiko Nazionala. Azken teknologia du, halaber, alerta-sare nazionalak, arrisku-egoera potentzialak, gorabeherak eta larrialdiak monitorizatzeko eta haien jarraipena egiteko gailuetan.