- Delinkuentzia konbentzionala soilik kontuan hartzen badugu, ziberkrimena alde batera utzita, delituak % 6,4 jaitsi dira; guztira, 32 gutxiago hilean
- Gizartean kezka gehien sortzen duten delitu-egitateetako batzuk ere murriztu egin dira, hala nola ibilgailuak lapurtzea (% 34,5), droga-trafikoa (% 15) eta indarkeria eta larderia erabiliz egindako lapurretak (% 7,7).
2022ko abenduko Parlako kriminalitate tasa Madrilgo Erkidegoko batez bestekoa (59,7) baino 11,6 puntu txikiagoa da. “Horrekin, gezurra diote bizitzeko hiri arriskutsuenetakoa eta segurtasunik gabekoenetakoa dela zabaldu nahi dutenek. Alderantziz, Parla hiri segurua da”. Hala nabarmendu du Mercedes Gonzalez Espainiako Gobernuak Madrilgo Erkidegoan duen ordezkariak ostegun honetan egin den Tokiko Segurtasun Batzordean, Ramon Jurado alkatearekin batera.
“2022an delitu-kopuruak pixka bat gora egin zuen 2019ko datuekin alderatuta, % 1,9, eta datu hori kriminalitate-tasara eramanez gero, ez da puntu 1era ere iristen (0,7)”, zehaztu du Mercedes Gonzálezek ohiko bilkuran emandako hitzaldian. Gehitu duenez, “ohiko kriminalitatea baino ez badugu kontuan hartzen, ziberkrimena kenduta, zeren eta Internet bidezko delituak izugarri igo baitira, Parlako delitugintza % 6,4 jaitsi zen iaz, 2019ko delituekin alderatuta, guztira 384 edo gutxiago”.
Delituak gutxitu egin dira eta poliziaren eraginkortasuna handitu
Gizartean alarma gehien sortzen duten delituetako batzuk ere erori egin dira, ibilgailuak ostea kasu, “oso delitu ohikoa eta kezkagarria Parlan”, %34,5 jaitsi zen (2019an baino 48 auto lapurreta gutxiago, hilean 4 gutxiago). Droga trafikoak ere nabarmen egin du behera (%15 gutxiago), baita indarkeria eta larderia bidezko lapurretek ere (%7,7 gutxiago).
2022an poliziaren eraginkortasuna igo dela ere azaldu du Gobernuko ordezkariak: delitu larrien ebazpen-tasa %52koa izan zen iaz, 2019an baino 7,63 puntu handiagoa. Delitu arinetan %23koa da, 2019an baino zazpi puntu gehiago.
Gazte-banda bortitzak
2022ko otsailean Parlan martxan jarri zen Gazte Banden Aurkako Jarduera Planari dagokionez, urtebete baino gehiago ezarri ondoren, oso datu garrantzitsuak ematen ditu. 2022ko otsailetik 2023ko otsailera: 5.507 pertsona identifikatuta (15 baino gehiago egunero), 34 atxilotu, 33 arma atzemanda eta 218 droga akta.
Bandetako kideen kontrolaz gain, Gobernuaren Ordezkaritza eta Polizia Nazionala prebentzio lanetan ari dira ikastetxeetan. Horregatik, iaz areagotu egin ziren Ikastetxeetako eta Inguruneetako Bizikidetzarako eta Segurtasuna Hobetzeko Plan Zuzentzaileko gazte-bandei buruzko hitzaldiak Parlan. 2022. urte osoan zehar hiriko ikasle, irakasle eta guraso elkarteei 84 hitzaldi eman zitzaizkien.