Mercedes González, Gobernuak Madrilgo Erkidegoan duen ordezkaria, Madrilgo Ateneoan izan da gaur #TikTokTrata kanpainaren aurkezpenean. Kanpaina horren helburua emakumeen aurkako indarkeria-mota ezberdinen inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da, eta arreta berezia jarri du sexu-esplotaziorako salerosketan.
Kanpaina batez ere nerabeei zuzenduta dago, eta Emakume Prostituituaren Prebentzio, Birgizarteratze eta Arretarako Elkarteak (APRAMP) sustatu du, eta Mabel Lozano zinema-zuzendariak zuzendu du. Elkarteak 30 urte baino gehiago daramatza prostituitutako, salerosketaren biktima diren edota sexualki esplotatutako emakume eta neskatoen arreta integralean lanean, “emakume horiek aukera berri bat izan dezaten eta beren bizitzetan boterea berreskura dezaten lortzeko”. Aurkezpenean, Rocío Mora APRAMPeko zuzendariak eta Mabel Lozano ekimen honetako zuzendariak hartu dute parte; kanpainako protagonistekin batera, Mar Lucas, Blessing Igbiniere eta Laura Rozalén izan dira.