Gizarte Segurantzak adingabea jaio eta zaintzeagatik 1.524 prestazio-espediente izapidetu ditu 2024ko lehen sei hilabeteetan; horietatik 670 lehen gurasoarenak izan ziren, eta 854, bigarren gurasoarenak; hau da, baimenen % 56 baino gehiago, gehienak, gurasoenak.
Jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko baimenen kopuruak behera egin du pixka bat lehen seihileko honetan (-% 2,2), 2023ko denbora-tarte berarekin alderatuta –orduan 1.558 izapidetu ziren–.
Kopuru horiek kudeatutako espediente kopuruari dagozkio, ez hartzaile kopuruari; izan ere, prestazioa asteka erabil daiteke eta horietako bat hasten den bakoitzean kontabilizatzen da.
Jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko prestazioan 10,7 milioi euroko gastua izan zen urteko lehen sei hilabeteetan.
Adingabea jaio eta zaintzeagatik 2024ko lehen seihilekoan aktibatu diren prestazioen batez besteko iraupena 105 egunekoa izan da.
Jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko prestazioa bi gurasoen eskubide indibidual eta besterenezina da. Amatasun eta aitatasun prestazio zaharrak ordezkatu eta parekatu egin zituen. Gaur egun, baimena 16 astekoa da, eta horietatik sei erditu edo ebazpen judiziala edo administratiboa eman eta berehala hartu behar dira adopzio, zaintza edo harrera kasuetan. Gainerako denbora ondoz ondoko aldietan har daiteke, haurrak urtebete egin baino lehen.
Prestazio horien zenbatekoa erditu, adoptatu, zaindu edo hartu aurreko hileko kotizazio-oinarriaren baliokidea da, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) ordaintzen du zuzenean, baimenak irauten duen asteetan.
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak jaiotzagatiko prestazioa modu telematikoan eskatzeko aukera ematen du, Zure Gizarte Segurantza atariaren bidez (https://sede.seg-social.gob.es/) eta hauen bidez: https://tramites.seg-social.es/acceso/prestacion-nacimiento-cuidado-menor.html.
Jaiotza edo adingabearen zaintzagatiko atsedenaldi jarraituak ere telematikoki eska daitezke, gurasoek aldia zatitzea aukeratzen badute.
Seme-alaba, etxean hartutako adingabea edo familiakoa zaintzeko eszedentziak
Bestalde, urteko lehen seihilekoan alta emandako eszedentziak 230 izan ziren; horietatik 193 emakumeenak (% 83,9) eta 37 gizonenak (% 16,1). Iazko epe berarekin alderatuta, eszedentzien kopurua %9,45 jaitsi da, 2023an baino 24 gutxiago 2024an.