Renfek garraio plan alternatibo bat diseinatu du apirilaren 22tik 25era, Logroñoko Vara de Reyko trenbide sarearen gaineko pasabidea eraisteko obrek irauten duten bitartean zerbitzua eskainiko dela bermatzeko, eta, ondorioz, tren zirkulazioa eten behar da. Aipatutako egunetan, Logroño eta Bilbo arteko ibilbidea autobusez egingo da, eta lineako ohiko geltokietan emango da zerbitzua.
Lan horiek direla eta, trenbideko zirkulazioa itxi behar izan dute apirilaren 21eko gauetik 25eko gauerdira bitartean. Itxierak noranzko bakoitzeko tren zerbitzu bati eragingo dio, apirilaren 22, 23, 24 eta 25ean, Logroño eta Bilbo eta Bartzelona lotzen dituenari, hain zuzen ere. Renfek Logroño-Bilbo tartean bermatuko du bidaiarien joan-etorria, Haro eta Miranda de Ebroko geltokietan geldialdia eginez; Logroño eta Bartzelona arteko ibilbidea, berriz, trenez egingo da, normaltasunez.
Hain zuzen ere, Bartzelona-Logroño-Bilbo trenari (8:45-15:36) eta Bilbo-Logroño-Bartzelona trenari (15:20-22:20) eragingo die aipatutako egunetan. Autobusez egingo diren joan-etorriek eragingo dieten geltokietan ordutegiak pixka bat aldatuko dira:
Obrak egiten diren bitartean Bartzelonarako noranzkoan irteteko ordutegiak:
• Bilbo, 15:00
• Miranda de Ebro 16:15
• Haro 16:35
• Logroño 17:53
Obrak egiten diren bitartean Bilboko noranzkoan irteteko ordutegiak:
• Bartzelona, 08:45
• Logroño 13:07
• Haro 13:47
• Miranda de Ebro 14:22
Renfek eskaintzen dituen gainerako zerbitzuak, Distantzia Luzekoak zein Ertainekoak, ez dira aldatuko.
Plan honek eragiten dien bidaiariek, nahi izanez gero, txartelak aldatu edo baliogabetu ditzakete, lotutako kosturik gabe. Bidaia-txartela aldatzea aukeratzen badute, berriaren prezioa hasierako erosketarena baino handiagoa bada, bidaiariek, bidaia amaitutakoan eta erabilitako txartela aurkeztuta, aldea erreklamatu ahal izango dute.