Gobernuak 2025. urte osoan luzatuko du CAIBi Balear Uharteetan autobusa eta trena doan izateko laguntza
Gobernuak 2025. urte osoan luzatuko du CAIBi Balear Uharteetan autobusa eta trena doan izateko laguntza
Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak 2025. urte osoan luzatuko dio dirulaguntza Autonomia Erkidegoari, Balear Uharteetako lurreko garraio publikoaren doakotasuna gauzatu ahal izan dezan uharteetako tren eta bus zerbitzuaren erabiltzaileentzat. Hala, Gobernuak eutsi egiten dio 2023tik aurrera uhartetasuna aintzatesteko bi artxipelagoei salbuespen gisa ematen dien laguntzari. Aurreikuspenen arabera, datorren astelehenean onartuko dute neurria, Ministroen Kontseiluan.
Gobernuak Balear Uharteetan duen ordezkariak, Alfonso Rodriguez Badalek, adierazi du hau dela “Gobernu hau garraio publikoa babesteko legealdi honetan egiten ari den ahalegin garrantzitsuaren beste adibide bat, historiako handiena”. Zehazki, Garraio Ministerioaren arabera, esparru horretarako laguntzetan Estatuak egiten duen inbertsioa laukoiztu egin da 2018tik.
2023an onartutako garraio publikoaren doakotasunerako diru-laguntzaren xedea herritarren mugikortasunean garraio publikoaren erabilera sustatzea izan zen, energiaren eta erregaien prezio altuetako testuinguruan. Balear Uharteen kasuan, Gobernuak 43 milioi euro bideratu ditu urtero uharteetan hiriarteko busaren eta trenaren erabiltzaileek zerbitzu horiek doan erabili ahal izan ditzaten laguntzeko, autonomia-erkidegoen eskumenekoak baitira.