Pedro Blanco Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkariak, Eladio Santos Ourenseko Gobernuaren ordezkariordeak eta Enrique Alvarez Vilamartín de Valdeorraseko alkateak lagunduta, Iberdrolako Santiago Sil-Xareseko zentral hidroelektrikoaren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean. Zentral hori 1969an jarri zen martxan, 64 MW-eko potentziarekin, eta gaur egun 3.000 MWh-ko ponpatze-ahalmena du.