Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkari Pilar Bernabé eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministro Diana Morant izan dira Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzan deitu den minutu bateko isilunearen buru, Algemesiren hilketa matxistak gaitzesteko eta biktimen senide eta lagunei babesa emateko.
“Minez hausten gaituzten hilketa berri hauen aurrean”-esan du Bernabek- “Administrazioek aurre egin behar diote komunean”. “Ez titubeo bat, ez hitz joko bat gehiago, ez diskurtso lotsati bat. Guztion borroka bateratua da posible bakarra”, gaineratu du. Aldi berean, salaketara jo du ordezkariak, indarkeria matxistaren aurka egiteko tresna gisa. Horren harira, honako hau adierazi du: “Denok bihurtu behar dugu puntu more bat, zaurgarriak izan daitezkeela pentsatzen dugun emakume horien babesleak. Ahotsa goratu beharra daukagu. Salaketak ezinbestekoak dira babesteko”. Hori dela eta, “herritarren, inguruen, familia-inguruen, lagunen, bizilagunen eta edozein susmo izan dezaketen guztien laguntza” eskatu du.
Bernabék gogorarazi duenez, “Espainiako Gobernua erabat konprometituta dago genero-indarkeriaren aurkako borrokan, eta, horregatik, bikoiztu egin dira baliabide.1.500 milioi euro, ezinbestekoa eta beharrezkoa den jarraipena izango duen berrikuntza honetarako”. Gainera, Estatuko Administrazio Orokorrak “herritarrak artatzeko espazio seguruak martxan jarri ditu”. Guztiarekin, “ezinbestekoa da gizartearen aliantza globala genero indarkeriaren aurka. Hori da gaur Administrazio guztietatik atera daitekeen mezu bakarra”.
Algemesin eraildako emakumea eta haren semea dira aurten Valentziako Erkidegoan indarkeria matxistako lehen biak. Morant ministroak indarkeria matxistaren aurkako adierazpen instituzional bat irakurriz hasi da gaurko ekitaldia.